lunes, 11 de abril de 2011

San Juan!

Osasuna Bigarren Mailan jokatzen ari zela, 1966. urteko apirilean, taldeak San Juan futbol zelaia saldu zuen. Taldearen ikur maitagarria izan bazen ere urtetan, oso lagungarria izan zen salmenta, hainbat zor kitatzeko eta ekonomia egoera zaila aritzeko.

Sadar futbol zelaia berriak aldameneko errekatik hartu zuen izena. Estadio modernoa zen, 25.000 ikusle hartu ahal zituena, eta 1967ko irailaren 2an zabaldu zituen arteak. Espainiako Zaragoza eta Portugalgo Vitoria de Setúbal aritu ziren nor baino nor inaugurazio partidan, emaitza banako berdinketa izan zelarik. Hurrengo egunean, Osasunak 3-0 hartu zuen mendean Portugalgo taldea.

Futbol zelaia lehen mailakoa bazen ere, Osasuna, zoritxarrez, Hirugarren Mailara jaitsi zen.

Joan-etorri ugari egin zituen taldeak hurrengo denboraldietan Bigarren Mailatik Hirugarren Mailara, eta alderantziz. 1970. urtea taldearen 50. urteurrena izan zen, eta taldeak Bigarren Mailan ospatu behar izan zuen. Hori bai, ospakizuna dela eta, Osasunak adiskidantzako partidak jokatzeko ekarri zituen taldeak lehen mailakoak izan ziren: Belgradeko Izar Gorria, Uruguaiko Liverpool eta Real Madril (azken horrek galdu egin zuen Iruñean jokatutako partida hura).


1971-1972 denboraldia Fermín Ezcurra lehendakariaren aldiaren hasiera izan zen. 23 urte eman zituen zeregin horretan, eta, dudarik gabe, lehendakari arrakastatsuena eta onena izan da taldearen historia osoan zehar, bai finantza eta erakunde arloetako ikuspuntutik bai kirol alderdiei dagokienez.

1980ko ekainaren 2an, Murtziako Condomina futbol zelaian, azken partida 0-1 irabazi ondoren, Osasunak Lehen Mailara igotzea lortu zuen berriro ere, 17 urteko aldi iluna itxiz horrela. Baina oraingo honetan luze eman zuen Espainiako talde onenen artean, 14 urtez elkarren segida, hain zuzen.

Partida gogoangarria izan zen hura taldearen historian; izan ere, partida urruti-urruti jokatu bazen ere (700 kilometrora), 7.000 gorritxok lagundu zioten taldeari. Partida bukatutakoan, jaia Iruñera hedatu zen, jendetza atera baitzen kalera lorpen handia ospatzeko asmoz.

Pepe Alzate aritu zen entrenatzaile hasierako urteetan, eta Osasunak ahoz bete hortz uzten zituen ikusleak, bere futbola oso fisikoa zelako, oso zaila zelako etxean mendean hartzen eta oso modu sutsuan aritzen zelako partidetan; estilo propioa sortu zuen taldeak, erasokorra eta lehiakorra, eta izengoitia eta guzti jarri zieten jokalariei horregatik: indioak.

Erakunde arloan, Taxoareko instalazioak (80.000 metro karratuko azalera) zabaldu ziren 1982ko uztailean. Antzinako ametsa egia bilakatu zen: Osasunako talde gazteak prestatu eta lantzea baldintza egokietan. Horrez gain, futbol eskola sortu zen, helburua zehatz-zehatza izanik: bertako jokalari gazteak trebatu eta sustatzea, Osasunako lehen taldean joka dezaten etorkizunean.

lunes, 28 de marzo de 2011

sorrera

Club Atlético Osasuna Iruñeko futbol taldea da. Espainiako Futbol Lehen mailan jarduten du. Iruñean sortu zen, Gaztelu plazan zegoen Cafe Kutz zaharrean, 1920ko azaroaren 17an (asteazkena), Sportiva eta New Club taldeak batzean.


Taldeek bat egin eta 15 urte geroago, 1935-36ko denboraldian, Osasunak Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailan jokatu zuen lehen aldiz. Honakoa izan zen estreinako hamaikako hori: Bergara, Arana, Ruiz, Iturralde, Irastorza, Ilundain, Zarraonandia, Insausti, Catachu eta Bienzobas anaiak. Sasoi amaieran, ordea, 12 taldetik, azken postuan geratu zen Osasuna. Donibane auzoko zelaian jokatutako 11 partidetatik zazpi irabazi ahal izan zituzten (Sasoi horretako Betisi sartutako 6-0ekoa da oraindik ere nafarrek Lehen Mailan lortutako gol sortarik handiena), baina etxeko beste lau partidez gain, etxetik kanpo jokatutako 11ak ere galdu zituzten Emilio Urdirozek zuzentzen zuen taldeak. Bilboko Atheleticek irabazi zuen txapelketa horretan, azken postuan amaitu ziren Iruñekoak, Atletico Madrilekin batera maila galduta. Sasoi horretan ere, Julian Bergara aurrelariak oraindik ere gainditzeke dagoen marka ezarri zuen, hogeita bi partidatan hogei gol sartu baitzituen.



Ezinena: gorritxoak/ rrojillos
Sorrera: 1920
Futbol zelaia: reyno de navarra ( 20.000)
Presidentea: patxi izko
Entrenatzailea: jose luis mendilibar
Liga: espainako liga
Webgunea: www.osasuna.es